Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa”-ren (aurrerantzean, Navarra Shortzinema) 2022ko edizioan parte hartzeko deialdia; hura Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia / Vianako Printzea Erakundeko Kultur Ekintza Zerbitzuak antolatzen du.
Navarra Shortzinemak deialdi honetan izena emateko azken egunaren aurreko hamabi hiletan zuzendari eta/edo ekoiztetxe nafarrek eginiko film laburrak aintzatets, susta eta zabal daitezen du helburu.
Programa hau Nafarroako film labur onenak hautatzean datza, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkezteko, eta Nafarroako Filmotekan (bereziki, Filmoteka Nafarroan programaren bidez), nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan zein kultur etxeetan eta zinema-areto komertzialetan zabaltzeko.
Deialdi honetan izena emateko epea 2022ko ekainaren 1ean hasi eta ekainaren 22an amaituko da.
Eskabideak bide telematikoz baino ezingo dira aurkeztu, beherago agertzen den formularioa betez.
Gainera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
Aurkeztutako eskabideak eskatutako baldintzak betetzen ez baditu edo eskabidearekin batera nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada, zuzentzeko eta/edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Ekainaren 23tik, zazpi egun naturaleko epea irekiko da, aurkeztutako materialari dagozkion zuzenketak egiteko.
Film laburraren arduradunak izango dira emandako datuen egiazkotasunaren erantzule, eta Navarra Shortzinemak berarentzat gordeko du informazioa isildu duten film laburrak baztertzeko eskubidea. Ez dira izapidetzeko onartuko ezarritako epetik kanpo aurkezten diren eskabideak.
Zalantzarik izanez gero, ikus-entzunezko proiektu estrategikoen eta digitalen atalarekin harremanetan jartzeko aukera egongo da, zine@navarra.es helbidearen bidez.
Helbide elektroniko hori ere erabili behar da adierazitako dokumentazioa bidaltzeko.