Honen bidez, deialdia zabaltzen da “Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa”-ren (aurrerantzean, Navarra Shortzinema) 2023ko edizioan parte hartzeko, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atala antolatua / Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea.
Navarra Shortzinemak deialdi honetan izena emateko azken egunaren aurreko hamabi hiletan zuzendari eta/edo ekoiztetxe nafarrek eginiko film laburrak aintzatets, susta eta zabal daitezen du helburu.
Programa hau Nafarroako film labur onenak hautatzean datza, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkezteko, eta Nafarroako Filmotekan (bereziki, Filmoteka Nafarroan programaren bidez), nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan zein kultur etxeetan eta zinema-areto komertzialetan zabaltzeko.
Film laburra Navarra Shortzineman sartzeko eskatu ahalko dute aurkezten den ikus-entzunezko lanaren eskubideak dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, baldin eta honako bi baldintza hauetako bat betetzen badute:
Hala ere, jatorrizko bertsioa euskaraz duen film labur bat bada, edozein jatorritako lanak onartuko dira, baina lanak Nafarroarekin duen lotura egiaztatu beharko da, hurrengo oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
Deialdira aurkezten diren film laburrek 30 minutuko edo gutxiagoko iraupena izango dute (kredituak barne), edozein generotakoak izan daitezke, edozein formatutan filmatuak izan daitezke eta 2022eko ekainaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartean ekoitzi behar izan dira.
Hizkuntzari dagokionez, gaztelaniaz eta euskaraz egindako film laburrak aurkeztu ahalko dira.
Euskarazko film laburren kasuan, Nafarroarekin duten lotura egiaztatu beharko da, lanaren gaiari dagokionez edo Nafarroako lurraldearen presentziaren bidez.
Prozesua eta amaierako emaitza bateratzeko, Navarra Shortzinemak hautatutako film laburren itzulpenak eta azpitituluak kudeatu eta haien kostuak ordainduko ditu. Jatorrizko hizkuntza gaztelania duten film laburrak ingelesera itzuli eta azpititulatuko dira. Jatorrizko hizkuntza euskara duten film laburrak ingelesera eta gaztelaniara itzuli eta azpititulatuko dira. Film laburren batek azpititulu horiek baditu aukeratuak izateko unean, Erkidegoko beste hizkuntza batera itzultzeko eta azpitituluak jartzeko aukera emango zaie.
Postprodukzio-fasean dauden film laburrak aurkez daitezke, betiere muntaia eta iraupena behin betikoak badira. Hautatuak izanez gero, pertsona edo erakunde arduradunek behin betiko kopia 2023ko abuztuaren 31 baino lehen aurkezteko konpromisoa hartzen dute.
Film laburren gaia librea da, baina ez da onartuko ez bideoklipik, ez publizitateko edo propaganda politikoko lanik, ez eta telesailen edo telebistako erreportajeen kapitulurik ere. Modu berean, baztertu egingo dira indarkeria bultzatzen duten proiektu guztiak, eduki arrazista edo sexista dutenak, hirugarren baten edozein eskubideren aurka egiten dutenak edo animaliak kaltetu edo gaizki tratatzen dituztenak. Materiala inskribatzen duena izango da haren edukiaren legezko arduraduna.
Film laburrek komertzialki estreinatu gabe egon behar dute, baina bai onartzen da jaialdi baten testuinguruan plataforma publikoetan zabaldu izanak. Gehienez 20 jaialdi eta merkatutan hautatutako film laburrak bakarrik onartuko dira, eta hori hala egiaztatu beharko da hautatutako film laburrak zein diren jakinarazten denean. Nolanahi ere, estreinatzen diren film laburrei emango zaie lehentasuna.
Eskatzaile bakoitzak hiru film labur aurkez ditzake, gehienez, hautaketa-prozesurako, eta haietako bat aukeratu ahal izango da gehienez.
Film laburrak ezin dira Navarra Shortzinemaren parte izan dagoeneko banaketa autonomikoko beste katalogo batean badaude.
Komeni da film laburrak ICAAren adinen araberako kalifikazioa eskuratu izana.