Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroa Shortzinema 2026

Navarra Shortzinema programa (aurrerantzean, Navarra Shortzinema); Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeko, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ikus-entzunezko Proiektu eta Digitalen Atalak antolatutako film laburren katalogoa da.

Navarra Shortzinemak deialdi honetan izena emateko azken egunaren aurreko hamabi hiletan zuzendari eta/edo ekoiztetxe nafarrek eginiko film laburrak aintzatets, susta eta zabal daitezen du helburu.

Programa hau Nafarroako film labur onenak hautatzean datza, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkezteko, eta Nafarroako Filmotekan (bereziki, Filmoteka Nafarroan programaren bidez), eta beste katalogo autonomiko batzuekin batera antolatutako ekitaldi profesionaletan.