Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroa Shortzinema 2023

Nafarroa Shortzinema katalogoaren asmoa da aitortu, sustatu eta hedatzea Nafarroako zuzendariek eta/edo ekoiztetxeek azken hamabi hilabeteetan egindako film laburrak.

Oraingoan sei film labur aurkezten dira; hautaketa prozesu baten ondoren aukeratu dira eta, beraz, adituen batzorde batek bermatutako kalitatea dute.

Emakumeek zuzendu dituzte film labur horietatik lau, eta beste batean emakumea da bi zuzendarietako bat. Nabarmentzeko moduko datua da hori.

Aukeratu diren fikziozko hiru film laburrek gai eta tonu hagitz desberdinak dituzte: María Monrealen O filma landa-munduko drama bat da; Lucía Aparici Azanzaren (R)ojo por (R)ojo, aldiz, komedia bat; eta Maite Astizen eta Ibon Landaren Mamä, thrillerra. Hiru dokumentaletan, honako gai hauek jorratzen dira: artista gazteen lan-prekarietatea, Ballenas aplastadas por el hielo lanean (Andrea Jaurrietarena baita); Iñaki Alforjaren El vuelo de las libélulas dokumentalean, berriz, emakume-talde baten esperientziak ageri dira, emakume horiek igeriketa sinkronizatuko entrenamenduak egiten eta lehiaketetan parte hartzen hasten baitira, kirolari gehienak erretiratzen diren adinean; azkenik, ikuspuntu garaikidea ageri da landa-munduan kokatutako Krutxalteatik Uroinarat dokumentalean (Uztarrozko bizilagunek egin dute kolektiboki, Marina Lameiroren zuzendaritzapean).

Navarra Shortzinema 2023 / 2024

2023ko katalogoa PDF formatuan deskargatu

2023ko deialdiaren oinarriak deskargatu

Hautatutako laburmetraiak

Ballenas aplastadas por el hielo. Ballenas aplastadas por el hielo

Andrea Jaurrieta

+ info Trailer
El vuelo de las libélulas. El vuelo de las libélulas

Iñaki Alforja

+ info Trailer
O. O

María Monreal

+ info Trailer
Krutxalteatik Uronarat. Krutxalteatik Uronarat

María Monreal

+ info Trailer
(R)ojo por (R)ojo. (R)ojo por (R)ojo

Lucía Aparici

+ info Trailer
Mamä. Mamä

Maite Astiz eta Ibon Landa

+ info Trailer
Nafarroa Shortzinema 2023