Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Búsqueda de identidad

Poesía en castellano escrita por mujeres en Navarra (1975-2017)

Identitate bila

Egilea:

Isabel Logroño Carrascosa


Erreseina:

Liburu honek Nafarroako emakumeek gaztelaniaz idatzitako gaur egungo poesiaren funtsezko gakoak jasotzen ditu. Hain zuzen, xx. mendearen azken laurdenean eta milurteko berriaren lehen bi hamarkadetan idatzitako olerkiaren azterketa da. Lanak, bestalde, helburu hau du: azken berrogei urteetan testuinguru demokratiko berriak Foru Komunitatean emakumeen ahots poetikoa sendotzeko izan duen garrantzia adieraztea. Beraz, emakumeen historia literarioa berreskuratzeko, baloratzeko eta aintzat hartzeko joerarekin bat egin nahi duen ikerketa bat da, honako xede hauek lortzeko: batetik, kanon poetiko klasikoa irekiago egitea; eta bestetik, hirurogeiko hamarkadatik aitzina emakume horiek beren lirikan erakutsi duten pentsamolde-aldaketa baieztatzea, agerian jartzen baitu garatzen ari den panorama poetiko femenino bat dagoela.

Búsqueda de identidad