Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gloria Vázquez Ferrónen Luz de la tarde lanak irabazi du publikoaren saria, Memoria duten paisaiak II. argazkilaritza lehiaketan

2019/10/16

Lana ikusgai dago, eta erakusketa azaroaren 2ra arte egonen da zabalik.

Administrazioaren Artxiboak antolaturik, II. Argazkilaritza Lehiaketaren gaia, aurten, “Nafarroako paisaia energetikoa” izan da. Laugarren sari bat publikoak erabaki behar du, bozketa bidez, erakusketarako aukeratu diren 15 lanen artean.

Publikoaren bozketa-epea bukaturik, botoak zenbatu eta lan irabazlearen plika ireki da. Guztira, 207 boto eman dira, eta 33 botorekin, Gloria Vázquez Ferrónen argazkia izan da irabazlea. Saria 200 euroz hornitua dago eta erakusketa bukatu ondoren banatuko da. Argazkiak Nafarroako Liburutegi Nagusian daude ikusgai, heldu den azaroaren 2ra arte.

Gloria Vázquez Ferrónen Luz de la tarde lanak irabazi du publikoaren saria, Memoria duten paisaiak II. argazkilaritza lehiaketan
Argazki publikoaren irabazlea

Zerrendara itzuli