Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Azken egunak Hezurretan inprimatutako bizitza. Paleopatologia Nafarroan erakusketa Nafarroako Museoan bisitatzeko.

2020/01/17

Erakusketak, orain arte, 5.872 bisita jaso ditu.

“Hezurretan inprimatutako bizitza. Paleopatologia Nafarroan” erakusketa, joan den irailaren 27an ikusgai jarria, heldu den otsailaren 2an itxiko da. Orain arte, guztira, 5.872 bisita jaso ditu.

Erakusketa paleopatologiari eskainia dago. Zientzia-arlo hori ez da sobera ezaguna eta antzinako bizilagunen gaixotasunak aztertzea du xede, arkeologia indusketetan agertu diren giza gorpuzkinetako alterazio patologikoak identifikatuz.

Erakusketan, 80 gizon-emakumeren hezur hondarrak daude ikusgai, adin guztietakoak, hau da, haurdunaldiko hogei astetik zahartzaroraino. Hezurrak, gainera, hainbat garaitakoak dira, historiaurretik XIX. mendera bitartekoak. Hezurretan badira hortzetako gaitzak, eritasun osteoartikularrak, sortzetiko malformazioak, kaltzifikazioak, gaitz infekziosoak, metabolikoak, traumatismoak eta gorputz-manipulazioak.

Erakusketan ikusgai dauden pieza guztiak Nafarroako arkeologia-aztarnategietan agertu dira eta Nafarroako Gobernuaren arkeologia-funtsean daude gordeak.

Bisita orduak

Erakusketa Nafarroako Museoaren ohiko ordutegian dago zabalik eta doakoa da (asteartetik larunbatera bitarte, 9:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; igandeetan, 11:00etatik 14:00etara).

Igandeetan, 12:30ean, bisita gidatuak eskaintzen dira. Urtarrilaren 19an eta 26an, Maitane Tirapu, Nicolás Zuazua eta Carlos Zuza arkeologoen eskutik. Eta otsailaren 2an, igandearekin, Patxuka de Miguel erakusketako komisarioaren eskutik. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Azken egunak Hezurretan inprimatutako bizitza. Paleopatologia Nafarroan erakusketa Nafarroako Museoan bisitatzeko.

Zerrendara itzuli