Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MIELOTXIN + LAUARIN DANTZARIAK+HUTSUN TXALAPARTARIAK

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava - Erriberri

2020ko uztailaren 17a, ostirala - 22.00etan

Jaialdiaren inaugurazio gaua sustraietara jotzen du, baina baita soinu berrietara ere. Miel Otxinek, herri musikaren eta world music mugimenduaren banderari den talde nafarrak, emanaldi harrigarria aurkezten du, non musika tresna tradizionalek –akordeoia edo alboka kasu– kontrabaxuarekin, pianoarekin edo munduko perkusio set batekin modu fresko eta berritzailean bat egiten duten.

Abesti instrumentalen interpretazio leun eta bertutetsuak, gaztelaniazko eta euskarazko hitzak, jotak, zortzikoak..., Lauarin Dantzariak ere agertokian direla, euskal dantza berritzeko ikasgai diren koreografiak sortzeko hartzen dituenak.

Era berean, Hutsun Txalapartariak taldeak txalapartaren doinu dardarkaria dakarte jaialdiaren edizio hau irekitzeko ikuskizun musikal, bisual eta erritmiko indartsu batekin, artearekiko, lurrarekiko eta bizitzarekiko konpromisoarekin.

Mielotxin: Iñigo Aguerri (akordeoia, kalinba eta ahotsa), Ismael Yagüe (txistuak, txirula, pianoa, bouzukia, ttun-ttuna, panderoa, goilarak, koroak…), Salva Tarazona (bateria, kutxa flamenkoa, bendhirra, panderoak, koroak…) eta Xavi Folch (kontrabaxua) / Lauarin Dantzariak: Aitor Garcia, Oihane Munarriz, Naiara Ayesa eta Maite Txurruka / Hutsun Txalapartariak: Mikel urrutia eta Anai Gambra. 

Lantalde artistikoa

Zuzendaritza: Iñigo Aguerri / Soinu teknikaria: Luis Ros / Ekoizpena: Mielotxin.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA SARRERAK

Bilatzailea