Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Mikelats Dantza Taldea

2019 Kultur

Agoitz - Agoitz

2019ko irailaren 5a, osteguna - 21.00etan

Mikelats Dantza Taldeak Ohiturak ikuskizuna aurkesten du Kultur 2019 programaren barruan.

Ikuskizun honetan, industrializazioaren eboluzioaren istorioa kontatzen da gure ondasun baliotsuenaren ikuspuntutik; ura. Ura beti izan da gure bizitzaren iturri eta izaten jarraitzen du eta horregatik da ikuskizunaren oinarria; bada momentuoro gurekin egon dena eta horregatik guztiagatik bera da istorioa kontatuko diguna entzutera ohituta ez gauden ikuspuntu batetik. Bere narrazioa da istorioaren momentu ezberdinetan kokatzen gaituena eta ikuslea bidai honetan hondoratzen duena. Ikuskizun hau lau bloke ezberdinetan dago banatuta, zeintzuk haien artean ezberdintzen diren eszenografiarengatik zein kontextualizazioarengatik, non industrializazioaren prozesuan aurrera egingo duen eboluzio historiko bat ikusiko den. Horretarako, aurretik aipatutako narrazioarekin zein proiekzio ezberdinen kontatzen da, istorioaren haria lagunduko duena momentuoro.
Dantza ikuskizun baten aurrean gaude, baina ezikustera ohituta gauden euskal dantza tradizionalaren aurrean; ikuskizun honekin bilatzen dena generoaren berrikuntza da dantza kontenporaneoago baten mugimenduen erabilera eginez, bi estiloak fusionatuz. Horretarako, Tamara Hurtado-Leza koreografo eta dantzariaren kolaborazioarekin kontatzen dugu. Gainera, ikuskizunak egoerarako bereziki sortutako musikarekin kontatzen du.
KIDEAK
Leire Leza y Oihane San Martin: zuzendaritza / Ismael Yagüe: zuzendaritza artistikoa / Igor Martinez e Ismael Yagüe: musika Kolaborazioa: Tamara Hurtado-Leza
 

Data: irailak 5 

Ordutegia: 21:00h.

Lekua: Kultura-Etxea

Bilatzailea