Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La Reina Flower

2019 Kultur

Orbaizeta - Orbaitzeta

2019ko abuztuaren 8a, osteguna - 20.00etan

La Reina Flower taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

La Reina Flower Nafarroako hiru emakumeren ahotsek osatutako musika-hirukote bat da, eta gitarra akustiko bat du oinarri. Bigarren maila, bestemusika-tresna batzuk ere agertzen dira, hala nola biolina, ahosoinua eta perkusio txikia, eta, kantak behar duenaren arabera, musikara bilduz joaten dira. Musika-tresna horiek guztiak abeslariek berek jotzea du talde horrek ezaugarri. Honako hauerakutsi nahi du taldeak: edozein kanta interpretatzean musika-aberastasun eta sakontasun handia eskura daitekeela nahiz eta baliabide eta lagun gutxi izan. Bikaintasuna bilatzen da sinpletasunean, ahots-moldaketa oso zainduen bidez, hortxe baitago funtsean talde horren gakoa. Aukeratutako kantak hiru ahotsetan abesten dira, eta horrek beste dimentsio bat ematen die, edertasunez, ñabardurez eta fintasunez betea. Ahotsek bloke bakarrean funtzionatzen dute zenbaitetan, baina, beste batzuetan, berriz, elkarren artean tartekatzen dira, eta egundoko melodia eta tinbre-jokoak sortzen dituzte. Entzuten ari denarentzat, La Reina Flower esperientziatzat jo daiteke ohiko kontzertutzat baino. Freskoa, zirraragarria, harrigarria eta soila, baina inondik inora ez da oharkabean pasatzen. Taldea osatzen duten hiru emakumeek jartzen dioten goxotasunari eta maitasunari esker, ahaztezin bihurtzen da ikuskizuna, bai zentzumenetarako bai emozioetarako.
KIDEAK
Marifé Cortes: ahotsa, perkusioa/ Arantxa Ojeta: ahotsa, gitarra/ Selva Barón: ahotsa, biolina, aho-soinua, irlandar txirula, perkusioa.
BERTSIOAK: Madison Violet,Eurythmics, Pink Floyd,The Cramberries, The Corrs... GENEROA:pop/rocka, folka, blues

 

Data: abuztuak 8 

Ordutegia: 20:00h.

Lekua: pilotalekua 

Bilatzailea