Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

(DES)BERDINKERIA KULTURAN

Artxibo nagusia - Iruña

2018ko ekainaren 28a, osteguna - 09.00etan

3 Think Tank Laborategia.

Laura Freixas.

CNK pentsamendu-foroa da, Nafarroako kulturari lotutako ideiei buruzkoa. Gizarte zibilaren eta administrazio publikoen partaidetza-plataforma da, zeinean ezagutzak eta ideiak partekatzen baitira gaiaren araberako foroetan parte hartuta.

Ideia-laborategia izan daiteke Think Tank-en euskarazko ordaina. Horixe lortu nahi baitu, hots, ideiak landu eta partekatu, aldi berean igortzailea eta hartzailea izan, eta adimen kolektiboak landu Nafarroako kulturari eta gizarteari gaur egun interesatzen zaizkien gaiei buruz.

2018tik aurrera izango dira laborategi horiek erreferentzia Nafarroako kulturan, Kulturaren Nafarroako Behatokiaren abiaraztearekin lotuko baitira, eta arteak, ekonomia, posizionamendua, berrikuntza, kontzeptuak, garapena, gaurkotasuna eta etorkizuna, eta antolakuntza jorratuko dituzte ildo nagusi gisa.

Laura Freixas

Laura Freixas (Bartzelona, 1958) idazlea da. Kritiko literario, itzultzaile, kazetari eta kultura kudeatzaile gisa ere aritu da. 2009an sortu zenetik eta 2017ra arte, kulturan genero berdintasuna bultzatzeko “Clasicas y modernas” elkarteko buru izan da. Zutabegilea da La Vanguardian eta Europako eta AEBko unibertsitateetan ikastaroak eta konferentziak eman ohi ditu. Argitaratu dituen azken liburuak Los otros son más felices eleberria (2011), El silencio de las madres y otras reflexiones sobre las mujeres en la cultura saiakera bilduma (2014) eta Todos llevan máscara. Diario 1995 -1996 egunkaria (2018) dira.

Bilatzailea