Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Organoa katedraletan

Organo Musika Nafarroan

Iruñeko Katedrala - Iruña

2017ko azaroaren 16a, osteguna - 18.00etan

Gunnar Idenstam, organo jolea.
​Sarrera doan edukiera bete arte. 


Gunnar Idenstam

Gunnar Idenstam organo kontzertu emailea, konposatzailea eta folk musikaria da. Prestakuntza eta esperientzia zabala ditu musika klasikoan, eta baita 70eko hamarkadako folkean eta rock sinfonikoan ere. Eragin horiek organorako musikaren testuingurura eraman ditu, eta horrela topaketa puntuak eraiki ditu Frantziako katedralen tradizioaren, rock musika sinfonikoaren eta Suediako folkaren artean. Stockholmeko Royal College of Music izenekoan ikasi zuen, eta Parisen tradizio frantsesean espezializatu zen Marie-Claire Alainekin eta Jacques Taddeirekin. 1984an, "Grand Prix de Chartres" nazioarteko lehiaketa ospetsua irabazi zuen Europa iparraldeko lehen musikaria izan zen. 1986tik organo kontzertu emaile gisa ari da lanean mundu osoan. Ravelen (Boleroa, La Valse) eta Debussyren (La Mer) lanetarako egin dituen orkestra lanen moldaketek aintzatespen handia lortu dute. Lan horiek, BIS Records etxearekin kaleratu duen azken CDan jaso dira. 2012an Stockholmeko Royal Academy of Music izenekoaren "Interprete of the year" saria irabazi zuen, eta hurrengo urtean Litteris et Artibus domina jaso zuen. Gunnar Idenstam Royal Swedish Academy of Music erakundeko kide da 2013ko maiatzetik.

Bilatzailea