Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Accattone

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko otsailaren 15a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Ezinbesteko Zinema.

Pier Paolo Pasolini

Accattone egunak tabernan sartuta pasatzen dituen bitartean, Maddalena, berarekin bizi den emakumean, prostituzioan sartzera behartuta egon da gizona mantentzeko. Maddalena atxilotu eta espetxeratzen dutenean Accatone bere dirurik gabe, bizitza miserable bat eramatera behartuta sentitzen da. Hain txarra da bere egoera, bere legezko emazteari, Ascenzari, laguntza ekonomikoa eskatzera behartuta sentitzen dela, duela urteak alde batera utzi zuena.

Pasolini film honekin metraje luzeko filmetan estreinatzen du, jada bere Erroma marjinaleko ikuspuntu pertsonala erakusten, eta baita italiar gizartearen zati baten miseria erakusten, oraindik gerra ondoko garaitik atera ez dena. Pobrezia, marjinaltasuna, langabezia, analfabetismoa, delinkuentzia, Accattone, erreboltari gaizto eta maltzur bat da, bizitzeko lan egiteari uko egiten duena. Gizon ziztrin bat da, baina aldi bere enpatia antzeko zerbait transmititzen du. Azken finean deabru txiki bat, injustiziadun mundu bateko biktima. Paradoxikoa da, eta aldi berean ederra, zuzendariak prostituta eta txukoen istorio hau Bachen La pasión según San Mateo musika zerutarrarekin lotzearen ideia, Erromako auzo deprimituetan ematen den Accattoneren “pasio” partikularrean laguntzeko.

Italia, 1961

  • Zuzendaritza : Pier Paolo Pasolini
  • Gidoia: Pier Paolo Pasolini, Sergio Citti
  • Argazkiak: Tonino Delli Colli (ByN)
  • Musika : J. Sebastian Bach
  • Antzezleak: Franco Citti, Silvana Corsini, Franca Pasut, Paola Guidi, Adriana Asti, Mario Cipriani, Roberto Scaringella, Adele Cambria.
  • Hizkuntza : J.B. italieraz azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 116 min.

Bilatzailea