Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ziarraize

Zuzendaritza eta gidoia: Aurizberriko biztanleak

Ekoizpena: Hiruki Filmak (Marina Lameiro, Garazi Erburu, Ione Atenea)

Jatorrizko hizkuntza: euskara, gaztelania

Generoa: dokumentala

Iraupena: 30 minutu

Formatua: 16 mm

Sinopsia: Bizitza lasai doa Aurizberrin. Errutina eta ospakizuna, bata bestearen atzetik, urtaroak egin beharreko lana agintzen duelarik. Basoa egin eta egurra moztu, azienda bazkatzera atera. Lantegia beren egunerokoaren osagarri. Eta herriko dendan albisteak partekatzen dira, solasaldiz solasaldi. Neguko hiletan, film kolektibo bat sortzeko prozesua hasi dute. Gizon batzuek hainbat emakume gaueko orduetan ez daudela aipatzen dute, sinesgaitz. Behinolako jakinduria egunaren amaieran biltzen da, inork ikusi ezin duen lekuan.

Zuzendariaren biofilmografia: Hiruki Filmak ekoiztetxeak haien komunitatearen film-erretratua sortzera gonbidatu zituen Aurizberriko biztanleak. Hartan, parte-hartzaileak ez ziren izan ikusle hutsak, baizik eta zine-egileak. Sormena eta autoantzezpena sustatu zuten. Partaidetza-biltzarrak egin zituzten horretarako, beren filmetan zer sartu erabakitzeko. Gehienentzat, Ziarraize beren lehen film-lana da, lehena eta azkena.