Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Zer egiten du ba bideojokoen ekoizle batek?

Elkarrizketa askotan ez da argi gelditzen zer egiten duen bideojokoen ekoizle batek. Programatzailea da? Gauzak margotzen ditu? Diseinatzen aritzen da? Zehazki, zer da ekoizlea? Hitzaldi honen bidez, gainetik azaldu nahi ditut nire bizitzan, producer gisa, topatu ditudan erantzukizunak eta zereginak.

 

JOSEP MARTINEZ

Bartzelonan jaio zen, 1980an. Software programatzailea izan zen, bere pasioan aritzea erabaki zuen arte: bideojokoak, hain zuzen ere. Egokitze etapan, joko amateurren diseinatzaile gisa aritu zen, eta horri esker BAFTA sarietarako proposatu zuten. 2013az geroztik munduan barrena bidaiatzen eta bideojokoak ekoizten dihardu, Ubisoft, Gameloft eta Scopely enpresentzat, eta orain Nexxyo labs-entzat.

15 bat jokotan parte hartu du; besteak beste, Assassin's creed codename Jade, The division Resurgence eta Rainbow Six mobile jokoetan, eta hain ezagunak ez diren beste batzuetan ere bai, hala nola DragonMania, Disney lizentziak, Race Kings...

Zer egiten du ba bideojokoen ekoizle batek?