Irakurle talde bat aurretik adostu dituzten liburuak irakurri eta gero, komentatu eta partekatzeko biltzen diren pertsonen multzoa da, liburu eta irakurketari buruzko interesa eta ezagutza handitzeko aukera ezin hobea eskainiz.
Taldeak koordinatzaile bat du. Irakurketak eta hauen inguruan sortutako ekintzez gain, taldeko kideen parte-hartzeak bideratzeaz arduratuko da. Elkargunea leku publiko bat izaten da, liburutegia orokorrean; liburutegi publikoen barne ez dauden taldeen kasuan, beste lekuren batean egin daiteke.
Irakurle taldeen liburu-sortak liburutegi publikoentzat, institutuentzat, ikastetxe eta irakaskuntzarako zentroentzat, auzokideen elkarteentzat, erakunde publiko zein pribatuentzat, eta bestelako erakunde edo elkarteentzat eskuragarri daude, baldin eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemak emandako Irakurle Taldeen txartela badute.
Txartela nola eskuratu
Zerbitzu honen erabiltzaile izateko, beharrezkoa da interesa duen irakurketa-klubak Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzuak emandako txartel espezifiko bat izatea. Ez baduzu, e-mailez clubeslectura@navarra.es helbidera eska dezakezu formulario hau betez:
Txartelaren datuak eguneratuta eduki beharko dira. Aldaketaren bat gertatzen denean, beharrezkoa izango da irakurketa-kluben zerbitzuko arduradunei eguneratutako informazioa ematea clubeslectura@navarra.es posta elektronikoaren bidez, bereziki honako hauei buruz direnean: