Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Your own boss

Zuzendaritza eta gidoia: Álvaro Guzmán Bastida

Ekoizpena: Claroscuro Films SL (Carmen Simón, Álvaro Guzmán)

Jatorrizko hizkuntza: gaztelania eta ingelesa

Generoa: fikzioa

Iraupena: 19 minutu

Formatua: digitala

Sinopsia: Etxez etxeko janari-banatzaile bat, lehen aldiz aita, buru belarri saiatzen ari da bere familia-betebeharrak bateratzen. Etsai-giro batean egin behar du, eta mugaz gain daraman aplikazio batekin, gainera.

Zuzendariaren biofilmografia: Álvaro Guzmán Bastida (Iruña, 1990) kazetaria, idazlea, gidoilaria eta errealizadorea da. Ekoizle gisa, Al Jazeera-n eta Netflix-eko ondoko serie dokumental hauetan lan egin du: Unnatural Selection eta Your Own Boss. Zuzendari eta gidoilari gisa, aldiz, Recoba eta The Distance to Nebraska fikziozko film laburrak sinatu ditu, sariak jaso zituztenak mundu osoko jaialdietan. Your Own Boss bere hirugarren film laburra da. New Yorken hamarkada bat baino gehiago eman ondoren, eta master bat lortuta Columbiako Unibertsitatean, Nafarroara itzuli, 2023an, eta Claroscuro Films ekoiztetxea sortu zuen.