Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Villar López Vallés

(Iruña, 1971)

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria da Argazkigintza Artistikoan, Iruñeko Arte Eskolan.

Erredaktore grafikoa da Efe Agentzian 2002az geroztik. Estatuko eta nazioarteko komunikabideetan agertu ohi dira eguneroko albisteei buruz egiten dituen argazkiak.

Magnum agentziako kolaboratzaile aritu zen Londresko egoitzan (2001), Nafarroako Gobernuaren Erasmus + Europako Programaren barnean.

Erakunde eta instituzioen zenbait argitalpenetan parte hartu du, bai eta hainbat erakusketa kolektibotan eta banakakotan ere, nabarmentzekoa izaki Bruselako Nafarroako Kulturaren II. Astean egindakoa (2013).

Epaimahaikidea da Iruñeko Udalaren argazki lehiaketetan, eta ikastaroak eta tailerrak ematen ditu ikastetxe eta kultur etxeetan.

Iruñeko Udalak haren lan bat argitu zuen 2013an, Foru Gobernuaren laguntzarekin: iWay,  Donejakue Bideari buruzko argazki-liburu pertsonal eta sakon bat.