Tzuki’s Plan B plataformen 2D joko erraz bat da, infinite runner formatukoa.
Zientzialari emakumezko baten istorioa kontatzen du. Zientzialaria ingurumen-arazo bat konpontzen saiatzen ari da bere herrirako arriskutsua delako.
Planeta bat arriskuan, huts eginiko esperimentu bat eta etorkizun handiko zientzialari baten B plana: Tzuki’s B plana.
Tzuki kezkatuta dago pyrosita gehiegi erauzteak ekarriko dituen ondorioengatik eta, bere maistrarekin batera, konponbide bat garatzen saiatzen da.
Esperimentuak, ordea, huts egiten du, eta kutsadura modu arriskutsuan zabaldu da Narona-n.
Lagundu ezazu Tzukiri B plan bat asmatzen: abenturak Naronako txoko guztietara eramanen zaitu.
Egiezu aurre kutsaduraren arriskuei eta saia zaitez arazoa errotik konpontzen.
Javier Perez Estarriaga
Ingeniaritza informatikoko ikaslea da eta 10 urte baino gehiago daramatza, bideo-jokoen industrian.
Haren lehen proiektuak, LogosQuizek, iraultza eragin zuen merkatuan 2012an, zenbait mekanika berritzaileri eta haren diseinu zainduari esker. Gaur egun, 45.000.000 deskarga baino gehiago ditu, eta Espainiako inoizko jokorik deskargatuenetako bat da.
Orain, Tzuki’s Plan Bn egiten du lan, haurrei bideo-jokoen bidez helarazi nahian zeinen garrantzitsua den ingurumena zaintzea.