Saila: Historia, 139. zk.
Javier Ruiz Astiz
Lan honek Aro Modernoko mendeetako Nafarroan ezarritako ordena hausten zuten ohitura eta praktika sexualak azaleratzen ditu, modu xehetuan aztertzen baitu contra natura bekatua bere adierazpenetako bitan: sodomia eta bestialismoa. Ikerketa hori egiteko, Errege Auzitegien aitzinean egin ziren epaiketa-prozesuak erabili dira; prozesu horiei buruzko informazioa Nafarroako Artxibo Orokorrean gordeta dago.
Sodomia- eta bestialismo-kasuen arteko berezko desberdintasunak identifikatuta egonagatik, monografia honek bi jokabide horiek zapaltzeko agintari zibilek eta erlijiosoek erabilitako gogortasuna nabarmentzen du. Era berean, azpimarratzen du bizilagunek diziplinatzaile gisa jardun zutela Nafarroako Erresumako herri anitzetan XVI. mendetik XIX.era. Alabaina, benetan interesgarria honako hau ikustea da: justizia nola aplikatu zieten bekatu horietaz salatuta zeuden akusatuei. Epaileen erabakietan ikusten ahal ditugu epaiketa haiek sortu zituzten zalantzak; izan ere, heriotza-zigorrak ia desagertu egin ziren XVI. mendearen amaieran; haien ordez, erbesteratzeak eta arraun-galerak ezarri ziren, bai eta absoluzioak ere, zenbaitetan. Hala, ikerketa honetan, gertatu bide zen haustura bat ikusten da legeek ezartzen zutenaren eta epaileek egiten zutenaren artean; haustura hori XVII. mendearen lehen hamarkadetan indartu zen.