Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Toki erakundeen Kultura Ekintzari laguntzeko plana

Toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, kultura-arloan mugaz gaindiko lankidetza-jarduerak bultzatzeko

Deialdi honen xedea da kultura-arloan lankidetza-jarduerak egiten dituzten toki entitateei eta toki entitateen elkarteei dirulaguntzak ematea arautzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Akitania Berriko eskualde frantsesaren arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta indartzen laguntzeko.


ARTEA ETA KULTURA: Programaren barneko arte eta kultur jarduerak egiteko Nafarroako toki entitaeei dirulaguntzak emateko deialdia

Nafarroako udalerriei dirulaguntzak ematea "Artea eta Kultura" programako arte eta kultur jarduerak egiteko.


Nafarroako udalei “UDAL PLATEA LOCAL” izeneko dirulaguntzak ematekodeialdia, foru komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzekoa

Honako hauek babestea, Foru Komunitateko udal titulartasuneko barreneko eszena esparruetan arte eszenikoen eta musikalen profesionalak kontratatuz: udalerriek egiten dituzten arte eszenikoen eta musikalen ikuskizun profesionalen programazioa, ikusleekiko bitartekotza jarduerak eta artista elkartuen egonaldiak eta beste ekintza batzuk. Nafarroako toki erakundeek jarduera kulturalak eta artistikoak egitea sustatzeko laguntzak (ikuskizunak, erakusketak eta musikarekin, lirikarekin, antzerkiarekin, dantzarekin, zinemarekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako ekintzak). 


Nafarroako landa eremuan kultur jarduera sustatzeko udalek antolatzen dituzten proiektuak finantzatzeko dirulaguntzak 2025

Laguntza horiekin finantzatu nahi dira landa-ingurunean garapen jasangarrirako egiten diren edo garatzen diren kultura-proiektuak eta kultura-jarduerak. Deialdi honen ondorioetarako, landa-ingurunetzat hartuko dira gehienez ere 30.000 biztanle dituzten nafar udalerriak, baldin eta kilometro karratuko 100 biztanle edo gutxiagoko biztanleria-dentsitatea badute. Halaber, landa-ingurunetzat joko dira 10.000 biztanletik beherako nafar udalerriak, haien biztanleria-dentsitatea edozein dela ere.


Dirulaguntzak, proiektuak finantzatu nahi dituena hiriguneetatik kanpoko kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko

Nafarroako landa-ingurunean egiten edo garatzen diren kultur proiektu eta jarduerak finantzatzeko erabiltzen dira.


LANDARTE


KULTUR


Eraberritzeak eta obrak toki erakundeen kultur ekipamenduetarako