Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SMADE 2023

54ª SEMANA DE MÚSICA ANTIGUA DE ESTELLA 

Zazpiak

Bekatuaren, damuaren eta espiazioaren nozioek lagun egin digute mendeetan zehar gizarte gisa egin dugun ibilbide partekatuan, garai bakoitzean ñabardura edo konnotazio desberdinak hartuz, eta ezinbesteko zeinuetako bat dira, gure portaera, gure usteak eta munduan kokatzeko dugun modua definitzeko orduan, edozein direla ere norberaren fedea edo bakoitzaren testuingurua (familia, gizartea eta geografia) osatzen duten inguruabarrak. Ezaugarri idiosinkratiko horrek, mota horretako guztiek bezala, ez du baztertzen aztertua eta zalantzan jarria izatea, hori abiapuntu egokia izan baitaiteke ebaluatzeko zer garrantzia duen gure ezaugarri komunak eratzeko orduan. 

Hala, tradizio sortzailearen zati handi bat, bai maila artistikoan bai intelektualean, garatu da ongiaren eta gaizkiaren arteko betiereko dikotomiatik abiatuta; gure zibilizazioan, dikotomia horri heldu zaio batez ere kristautasunaren postulatuetatik. Elizaren tradizioak zazpi bekatu nagusi aitortzen ditu –sabelkeria, lizunkeria, zekenkeria, amorrua, harrokeria, alferkeria eta bekaizkeria–, eta horiek pasiorik baxuenen oinarritzat ditu. Artea arduratu da bekatu horiek har ditzaketen forma guztiak islatzeaz, eta joera hori nabarmena da hainbat musika-korronteren garapenean. 

Abiapuntu gisa festa hartuta (betiere bizioa eta bertutea batera ditzakeen espazio fisiko eta egoera mental gisa ulertuta), Lizarrako Antzinako Musikaren 54. astea planteatzen da bekatu horiez gozatzeko ibilbide musikal gisa, balizko berrerospen bateranzko bidean. Ibilbide hori sortzen da ospakizun batean eta, abiapuntu horretatik, halako perfekzio-bide bati jarraituz –Santa Teresa Jesusena gogoratuz adieraztearren–, bata bestearen segidako zazpi kontzertu ateratzen dira, bakoitza bekatu nagusi bati lotua, ibilbide bat osatuz, eta ibilbide horren bukaeran espiazioa musikaren bidez lortzeko zeremonia handi bat izanen dugu zain; izan ere, musika da pasioak azaltzeko eta gidatzeko kanalik hoberenetako bat.

Raquel Andueza

Zuzendari artistikoa

SARREREN LINK OROKORRA

SMADE 2023

Iraganeko lotutako ekitaldiak

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Antzinako Musikaren Nazioarteko Azoka eta Topaketen IV. edizioa - 2023/09/01 2023/09/01

Antzinako Musikaren Nazioarteko Azoka eta Topaketen IV. edizioa

Julián Romano Musika Eskola
Lizarra
IRAILAREN 1ETIK 3RA