Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SMADE 2022

Irailaren 3tik 10era

ESTELLA-LIZARRAKO ANTZINAKO MUSIKAREN 53. ASTEA 

 

ES ELLA

 

Hura da: jatorria Erdi Aroan duen hiria, zaratatsu, Ega ibaiaren uren erritmoan bizi dena. Haiek dira: Errenazimentuko eta barrokoko konpositoreak, emakume ausart eta aitzindariak, konposizioaren arloan kanon maskulinoari aurre egin ziotenak. Eta haiek ere badira, musak, sorkuntza gorenak inspiratu zituzten emakumeak. Jakina, haiek dira, musika-berrikuntza instrumentalak, besteak beste, viola da gamba eta tiorba bezala, Errenazimentuko eta barrokoko aire berriekin agertu zirenak, etortzeko zeuden garaien harmonia marrazteko. Eta, nola ez, haiek dira, funtsezkoak, beren ahotsarekin interpretatzen duten artistak eta beren instrumentuekin laguntzen dituztenak. Sirenak, laminak eta sorginak ere izango dira, garaiak, korronteak, arrazoibideak eta sentsibilitateak konektatzen dituen topaketa magiko honetan. Haiek guztiek tokia, babeslekua eta aterpea aurkituko dute Estella-Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen berrogeita hamahirugarren edizio honetako programan, gure historiaren zati direlako eta gure orainean bizi direlako.

 

Zuzendari artistikoa: Raquel Andueza

Web orria: smade.es

 

SMADE 2022

Dokumentuak