Hitzaldi honen helburua da erakustea zer aukera ematen dituen bideojokoen diseinuak beste eremu batzuetan ere, ludikoaz gain. Erakutsiko dira bideojoko serioen eta gamifikazioaren tipologia, adibideak eta ematen dituzten aukerak, hainbat industria-eremutako Nafarroako enpresentzako interesgarriak izan daitezkeelakoan.
Bideojokoek aisia eta denbora libreaz haratagoko potentziala dutela uste duten guztientzat da hitzaldia.
CARLOS GONZÁLEZ TARDÓN
Utopia Voyagers-eko joko diseinatzaile nagusia da. Psikologian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Aisian eta Giza Garapenean doktorea Deustuko Unibertsitatean. Jokorako mekanika eta dinamiketan eta horiek bideojoko serioen, entretenitzeko bideojokoen eta gamifikazioaren garapenean duten eragin psikologikoan espezializatua dago.
Gaur egun, errealitate birtual, areagotu eta mistoaren esparruan proiektuak diseinatzen ari da, Utopia ekosistemaren metabertsoen barrenean.
Bideojokoaren Diseinuko eta Psikologiako irakaslea da master graduetan, Iberoamerikako zenbait unibertsitatetan.