Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sandra Ollo Razquin

(Iruña, 1977)

Filologia Hispanikoko lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitateko Estetika eta Arte Garaikideko Félix Huarte katedran hasi zen lanean, eta  ILCEko (Espainiako Hizkuntza eta Kultura Institutua) irakaslea izan zen unibertsitate berean.

2008an, Jaume Vallcorbak sortutako Acantilado argitaletxean hasi zen lanean. Ordutik, argitalpenaren alorrean aritu da, editore eta kudeatzaile.

2014an, Jaume Vallcorba hil ondoren, argitaletxearen zuzendaritza hartu zuen.

Gaur egun, argitaratzaile gisa jarduteaz gain, Pompeu Fabra Unibertsitateko Literatura, Arte eta Pentsamenduaren Ikasketa Konparatuen masterreko tesia lantzen ari da.

Sandra Ollo Razquin