SUSTATZAILEA: Espartza Zaraitzuko Udala
LAGUNTZAILEA: Espartza Bailarako Batzordea
DATA ETA ORDUTEGIA:
Irailak 30, larunbata
Salazar bailaran almadien bidez basoko aberastasunak errekan behera ateratzeko sistema XX. mendera arte oso errotuta egon zen tradizio bat izan zen. Urteetan, almadiak Salazar ibaian behera jaitsi ziren Eska ibaitik jaisten zirenekin ezberdinduko zituen zituen zenbait ñabardura eta berezitasunekin.
Salazarreko almadiazainek aitortza gutxiago izan duten arren, orain dela gutxi Labrit ikus-entzunezkoen ekoizleak bailarako Batzordearentzat egin zuen ahozko ondarearen bilketari esker, Salazar ibaian behera jaisten ziren almadiak ezagutu dituzten salazartarren testigantzak gorde dira: estekalekuak, kargategiak, presak eta hamaika ñabardura gehiago.
Halaber, almadiak eta Iratin zura nola ateratzen zen agertzen dituzten argazki zaharrak jasotzen dira, Santa María del Villarreko Markesarenak besteak beste.
Proposatzen den jarduera Salazarreko almadiei buruzko hitzaldi bat da, digitalizatutako argazki zaharrez eta ahozko testigantzen grabazioen erroprodukzioez lagunduta.