(Iruñea 1973)
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra, gaur egun unibertsitate horretako idazkari nagusia da.
Zuzenbidean lizentziatua UNEDen, Historian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Aparteko Saria eta Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionala), Historian doktorea Unibertsitate berean, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktorea UPV/EHUn, eta Zuzenbidean doktorea Deustuko Unibertsitatean.
Hainbat ikerketa-egonaldi ditu Irlandako, Estatu Batuetako, Venezuelako, Italiako eta Frantziako zentro akademikoetan. Hogei liburu inguru idatzi ditu, eta ehunka artikulu ditu aldizkari espezializatuetan, bai eta lankidetzak ere lan kolektiboetan.
Príncipe de Viana aldizkariaren zuzendaria da. José María Jimeno Juríoren Obras completo bilduma ere zuzentzen du, 58 liburukirekin.