(Torres del Río, 1962)
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziaduna da (Nafarroako Unibertsitatea, 1986).
Elías Querejeta P.C. ekoiztetxerako egin zuen bere lehen lana zinemagintzan, Las Cartas de Alou filmaren castingean, 1989an. Orduz geroztik, hogeita hamar film baino gehiagoren ekoizpen-departamentuetan egin du lan, hainbat zuzendarirekin, hala nola Bigas Luna, Montxo Armendáriz, Jose Luis García Sánchez, Víctor Erice, Imanol Uribe, Vicente Aranda, Adolfo Aristarain, Arturo Ripstein, Manoel de Oliveira, Fernando Pérez, Jaime Chávarri eta Carlos Saura.
1999. urtean, Montxo Armendarizekin batera, Oria Films ekoiztetxea sortu zuen, eta zazpi film ekoitzi dituzte; besteak beste, Silencio Roto, Obaba eta No tengas miedo film luzeak.
Ikus-entzunezkoen ekoizpeneko ikastaro, hitzaldi eta lantegietan parte hartzen du, bai Espainian eta bai nazioartean, erakunde eta elkarte ugaritan, hala nola Menéndez Pelayo Unibertsitatea, Valentziako Nazioarteko Unibertsitatea, Alcorcóneko Zinema Eskola, Madrilgo Erkidegoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, TAI Eskola, Granadako Unibertsitatea, NotodoFilmFest Zinemaldia, ESCAC, Bartzelonako Filmoteka, Carlos III Unibertsitatea, Rey Juan Carlos Unibertsitatatea, etab.
Goya sarietarako izendatu zuten Produkzio Zuzendari Onenaren kategorian, Obaban egindako lanagatik, eta, berriki, Pau i Justicia saria jaso du Humans Fest – Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldian.
Espainiako Zinemaren Akademiako kidea da. AMAko lehendakaria izan da (2007- 2018), bai eta PIAFeko lehendakaria ere (2018 - 2020).
2017an, #ConsultOria proiektua abiarazi zuen: Ikus-entzunezko proiektuen aholkularitzarako eta garapenerako online eta aurrez aurreko plataforma.
Uneotan, Netflix plataformarako Tú no eres especial proiektua garatzen ari da.