Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Primeros años de la radiodifusión en Navarra (1920-1950) [Irrati-difusioaren lehen urteak Nafarroan (1920-1950)]

Egilea:

Ángel Zoco Sarasa


Laburpena:

1922an, Iruñeko zeruan soinu-uhin bitxi batzuk agertzen hasi ziren, nahiz eta inork gutxik entzun. Ingalaterratik zetozen. 1923tik 1925era bitartean, soinu berriak hauteman ziren Bilbotik, Donostiatik, Bartzelonatik edo Madrildik etorriak, baita Pirinioen beste aldetik ere. Irratiak, uhinen bidez, milaka pertsonak toki desberdinetan eta aldi berean entzun zitzaketen soinuak, musika eta hitzak hurbiltzen zituen.

Irratia 1932. urtetik aurrera hasi zen errotzen Espainian, probintziako emisora txikiek egindako sareari esker; izan ere, lurraldea bere eginez, hobeki islatzen zen toki horietako kultura- eta gizarte-bizitza.

Lan bikainak daude irratiaren jatorriei buruz, batez ere bi emisora indartsuri buruz: Radio Barcelona EAJ-1 eta Unión Radio EAJ-7, Madrilen. Liburu honetan, egileak Nafarroako irratiaren bizitza, sorrera eta garapena (1933-1950) azaltzen ditu, garai hartako Radio Pamplona-Radio Navarra EAJ-6 irrati bakarrean zentratuta.

Primeros años de la radiodifusión en Navarra (1920-1950) [Irrati-difusioaren lehen urteak Nafarroan (1920-1950)]