Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Poesías completas [Poesia osoak]

Egilea:

Ángel Martínez Baigorri


Laburpena:

Ángel Martínez Baigorri Lodosan (Nafarroa) jaio zen 1899ko urriaren 2an, eta Managuan hil zen 1971ko abuztuaren 5ean; Erdialdeko Amerikara bidali zuten 1936an, eta horrek bi zatitan banatu zuen bere bizitza. Haren jaiotzaren mendeurrena zela-eta, Vianako Printzea Erakundeak bi liburukitan argitaratu zituen haren olerki guztiak, Emilio del Río poeta jesuitak prestatutako edizioan. Orain obra hori digitalizatu eta denon eskura jarri da.

Lehenengo liburukiaren sarreran, Pilar Aizpúnek Martínez Baigorriren poesian bi garai bereizten ditu: nikaraguarra, 1936-1945, eta 1946an hasi eta 1971n (hil zen urtean) amaitzen dena. Emilio del Ríok hitzaurrean hainbat kontu aipatzen ditu: nola salbatu zen haren obra Managuan 1972an izandako lurrikaran, edizio honen izaera, aurreko edizioak eta egileak berak hautatutako poema-sortak. Hirugarren atarikoan, Emilio del Ríok azaltzen ditu poetaren datu biografikoak eta obran duten isla, erabilitako iturriak, autoantologiak eta Martínez Baigorriri buruz argitaratutako liburuak. Liburukiak sorta kronologikotan banatzen ditu poemak: «Nicaragua canta en mí» (1938-1942); «Clara y fiel luz» (1942); «Defensa de la rosa», «Adivinaba el río» (1943); «Río hasta el fin» (1943); «Vuelve el río» (1944); «Ostuma: Nuestra Señora de los horizontes» (1945); «Cumbre de la Memoria» (1946); eta «Ángel en el País del Águila» (1946-1947).

Bigarren liburukiak, 1948aren hasieran Granadara (Nikaragua) itzuli zenetik 1971ko abuztuan Managuan hil zen arte idatzitako poemak biltzen ditu. Emilio del Ríok, hitzaurrean, idatzi ziren denboran eta tokian kokatzen ditu olerki horiek. Angel-Raimundo Fernándezek sarreran aztertzen du hamasei ataletan banatutako poema-bilduma, eta azaltzen ditu egilearen irakaspen poetikoa, haren harremanak Erdialdeko Amerikako aurreko belaunaldiko poetekin, lagun maitagarriekin (hala nola Pablo A. Cuadra eta José Coronel Urtecho), Erdialdeko Amerikako ikastetxeko bost ikasle poetarekin eta ikastetxearekin edo hiriarekin lotutako beste poeta batzuekin. Liburuak bestelakoak ere biltzen ditu: iturriak (egilearen artxiboa), autoantologiak, hark argitaratutako liburuak eta Martínez Baigoriri buruzko lan nabarmenenen zerrenda.


Jaitsi PDFa

1. liburukia (PDF)

2. liburukia (PDF)

Poesías completas [Poesia osoak]