Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Pilar Martínez de Olcoz Esquide

(Logroño, 1971)

Turismoko diplomaduna da (Logroñoko Turismo Eskola, 1996) eta Toki Esparruko Kultura Kudeaketan espezialista (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2012).

Vianako Udaleko Turismo eta Kultura teknikari lanetan dihardu 1998az geroztik, eta esperientzia handia du ekitaldi kultural eta turistikoak antolatzen.

César Borgiaren Heriotzaren V. mendeurrenaren antolakuntza koordinatu zuen 2007an, Joan Manuel Serraten + Musika Bandaren ongintzako kontzertua 2013an, eta Vianako Fundazioaren VIII. mendeurrena 2019an.

Hainbat lantaldetako kidea da, hala nola Nafarroako Zirkuko Jaialdikoa, Mugacu fest-ekoa, Titirired-ekoa eta Ribera en danza-koa.

Nafarroako Kultura Kudeaketako Profesionalen Elkarteko kidea da, eta haren ordezkaria izan zen Bime-n (Bizkaia International Music Experience) 2018an, turismo musikalari, teknologia berriei, berrikuntzari, ekintzailetzari eta nazioartekotzeari buruzko biltzar batean.

2017az geroztik, Feten-en parte hartu du (Haurrendako Nazioarteko Antzerki Azokan, Gijonen) Nafarroako Antzerki Sarearen ordezkari gisa.

Vianako bisitaldi gidatuen arduraduna da 1996az geroztik. Bisitaldi horiek garaian garaietara eta teknologietara egokituz joan dira.

Pilar Martínez de Olcoz Esquide