Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Pilar Martínez de Olcoz Esquide

(Logroño 1971)

Turismoko diplomaduna Logroñoko Turismo Eskolan 1996an, eta Tokiko Esparruko Kultur Kudeaketako espezialista Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2012an.

Vianako Udalean Turismo eta Kulturako teknikari gisa lan egiten du 1998tik, eta esperientzia handia du kultura- eta turismo-ekitaldiak antolatzen.

2007an César Borgiaren heriotzaren V. mendeurrena, 2013an Joan Manuel Serrat + musika-bandaren ongintzako kontzertua eta 2019an Vianako Fundazioaren VIII. mendeurrena antolatu ditu.

Nafarroako Zirku Jaialdiko (Mugacu fest) lantaldeetako kide da. Titirired, Erribera dantzan, besteak beste.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko kide da, eta Bimen (Bizkaia lnternational Music Experience) ordezkatu zuen 2018an, musika-turismoaren, teknologia berrien, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta nazioartekotzearen inguruko kongresu batean.

2017tik, Feten-en parte hartu du (Gijongo haurrentzako nazioarteko antzerki-azoka), Nafarroako Antzoki Sarearen ordezkari gisa.

1996az geroztik, Viana hiriko bisita gidatuen arduraduna da, eta bisita horiek garaietara eta teknologietara egokitu dira.