Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Personas mayores. Patrimonio de Primera

2019ko Vianako Printzea Kulturaren Saria.

Egilea:

Tomás Yerro Villanueva.


Laburpena:

Adinekoak. Lehen mailako ondarea

Estereotipo eta autoengainu onberei uko eginez, liburuak gogoeta eta testigantzak eskaintzen ditu, adinekoen sektore heterogeneoaren marjinazioa eta gizarte-bazterketa direla-eta zahartzaroan izaten diren gaitz zabal batzuei buruz: bakardadea, mendekotasuna, tratu txarrak, depresioa, traba izatearen kontzientzia, geraskofobia, gerontofobia eta abar. Baina, batez ere, zahartze-modu berriak aurkezten ditu, etengabeko prestakuntzan, sozializazio-nahian, altruismoan, aitona-amonatasunean, gaixotasunari eta heriotzari kemenez aurre egitean eta abarretan oinarrituak. Horiek guztiak lehen mailako giza ondarea dira, eta, askotan, belaunaldi berriek ez dute aprobetxatzen. Kontakizunak, hitzaldi akademikoak, bestelako hitzaldiak, artikuluak, zutabeak, elkarrizketak eta azalpen biografikoak biltzen dira. Autorea Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkarteko boluntarioa da geriatrikoetan, eta ikuspegi itxaropentsua partekatu nahi du irakurleekin, gizon eta emakume beterano askoren jarrera, portaera eta “alferrikako” jakintzei buruz. Lehen mailako ondarea.

Personas mayores. Patrimonio de Primera