Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Patxi Chocarro San Martín

(Iruña, 1954)

Arkitektoa da, Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ikasia (1979). María Urmenetarekin batera lan egiten du, eta 1982az geroztik beren arkitektura estudioa daukate Iruñean.

Askotariko proiektuak garatu ditu, eta gehienak ekimen publikokoak. Haren lanik garrantzitsuenak ditugu, besteak beste, Negozio Zentroa CATen (Tutera); Nasuvinsaren bulegoak eta etxebizitzak Sanduzelain (Iruña); San Andres Errotaren birgaitzea (Atarrabia - Uharte) eskualdeko ibai-parkeari loturik; beneditarren komentu zaharraren birgaitzea (Irunberri); Munduko parkea (Iruña); Artaxoako harresiaren BBPBa; Erriberriko hirigune historikoaren plan berezia; lurraldearen antolamendurako planak (1. Pirinioak eta 2. Nafarroa Atlantikoa); Urdazubiko eta Igantziko pilotalekuak; Garraioaren Hiriko Gerión eskultura; eta Iruñerriko Mankomunitatearen botila berrerabilien eguberrietako arbola.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Nafarroako Ordezkaritzako lehendakaria izan da (2017-2020). Gaur egun Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko eremu osoko lehendakari dekanoa da (2020ko irailaz geroztik).

Patxi Chocarro San Martín