SUSTATZAILEAK: Karlismoaren Museoa – Nafarroako Gobernua
LAGUNTZAILEA: Euskal Herriko Unibertsitatea
DATA ETA ORDUTEGIA:
Irailak 30, larunbata
Irteera tokia: Villatuerta. Santa Lucia Kalea bideko biribilgunea, Lara tabernaren aurrean
Gutxi gorabeherako iraupena: 35 minutu gotorlekuraino / 3 ordu osotara
San Juan de Arandigoyen (2. Gerra Karlista) gotorlekuko indusketak ikusteko bisita gidatua Iban Roldan arkeologo eta EHUko Eraikitako Ondarearen ikerketa-talde baten kidearen eskutik. Udan Ibanek berak esku-hartze arkeologiko bat egin du gotorleku honetan, EHUko irakaslea den Sergio Escribanok zuzenduta. Gotorlekura iristean, Bigarren Gerra Karlistan karlistek eta liberalek gotorlekuak nolako inguruneetan kokatu zituzten eta Lizarra inguruko paisaia kulturala eta belikoa eta San Juan Gotorlekua nolakoak ziren azalduko da.