Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Paisaia femenino

Paisaia femeninoak izeneko zabalkunde jarduera sorta egin zuen Artxibo Garaikideak 2019an, Memoriadun paisaiak: Natura, Ondarea eta Kultura proiektuari segida emanez. 

Aurreikusten ziren jarduketa ildoen artean aipagarria da Emakumezkoei eta dokumentuei buruzizenekoa, helburua zuena Artxiboan gordetzen den dokumentazioak emakumezkoen munduaren ikerketarako iturri gisa duen balioa nabarmentzea. Izen ere, agiri horiek, askotan paregabeak, Nafarroa garaikideko emakumeen lan, gizarte edo ekonomia egoera islatzen dute. XIX. mendearen hasieran iraultza ekonomiko eta politikoek Mendebaldea astindu zuten, eta berrikuntza sozial horretan emakumea protagonista izan zen, eta oraindik bada. Hainbat jarduera industrial eta zerbitzutan (hezkuntza, osasungintza...) sartu ziren emakumeak, batzuetan indar handiz, eta horri esker presentzia publikoa handiagotu zuten; are gehiago, emakume batzuk gailendu ziren enpresaburu, profesional edo mugimendu kultural edo politiko baten lider gisa. Hori guztia oparo islatu zen dokumentazio publiko eta pribatuan, eta orain Artxiboa da agiri horien gordailuzaina.   

Emakumezkoei eta dokumentuei buruz testu labur sorta batean gorpuztu zen, testuok emakumeek ospe berezia lortu duten arloen arabera sailkatuak zeudela. Idazki horietako bakoitzak datuak eskaintzen ditu dokumentu motari, testuinguruari eta edukiari buruz, eta, geroago, erreprodukzioa eta, batzuen kasuan, argazkiak ere jasoko ditu, gai horretara hurbiltzeko eta ikerlanak abiatzeko baliagarriak izan daitezen. 

Testu horiek egiteko, XIX. mendearen amaieratik eta orain arteko emakume nafarrei buruzko ikerketa historiko, sozial, ekonomiko eta politikoan ospe handia lortu duten zenbait adituren laguntza izan zuen proiektuak. Ekintzaileak, beharginak, patronatuburuak eta ongileak, zaintzaileak, landa eremuko emakumeak, maistrak ea ikasleak, bestelako espazio femeninoak –fisikoak eta mentalak– eta emakume batzuen bizitza zentsuratuak agertzen dira argitalpenetan, eta Kulturako webgune honetan kontsulta daitezke:

De mujeres y documentos PDF.

Paisaia femenino