Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Outer Ring

Proiektuaren deskribapena

Outer Ring MMORPG joko bat da. Fantasia eta zientzia-fikzioa uztartzen ditu mundu ireki batean eta mundu hori esploratzeko aukera ematen du. Play to Earn sistema bat du euskarri, jokalariek sostengaturiko ekonomia-sistema bat erabiliz (Player Driven Economy).

Outer Ringek old school"-eko mekanikak eta kontzeptu berriak nahasten ditu, blockchain eta NFT geruzak sartuz, eta hagitz proiektu ezberdinen eragina du: Ultima Online, Planet Side, Smite eta AXIE Infinity.

Aurkezlea

Javier Larumbe

Programatzailea da eta 10 urte inguruko esperientzia du. Programatzaile lanetan jardun du Airbus eta Gamesa enpresetarako, besteak beste, eta blockchain proiektuetan ere lan egin du, hala nola Bamboo DeFin, Nafarroako lehen DeFi protokoloan, eta errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta 3D inguruneetako proiektuetan. Gaur egun, Nexxyo Labs-eko teknologia-zuzendaria da (CTO).

Itzuli