Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

One Last Breath

Proiektuaren deskribapena

One Last Breath abenturako 2,5D bideo-joko bat da eta, hartan, Gaia bazina bezala jolastuko zara: naturaren azken hasperena bazina bezala.

Mundu bizigabe eta suntsitu batean barna ibiliko zara, eta natura maneiatzeko duzun dohaina erabili beharko duzu lur azpiko sustraiak kontrolatzeko, lianetatik zintzilikatzeko eta askoz gauza gehiagorako.

Baina ez zaude bakarrik, mundu honetako sorkariak bizirik den oro irensteko irrikan daude, eta ez dute bakerik izanen beren helburua lortu arte, zu harrapatu arte.

Aurki ezazu zerk suntsitu zuen mundua eta geldiarazi apokalipsia.

Biziaren patua zure esku dago.

Aurkezleak

Juan Carlos Maeztu eta Eneko Zubiaurre

Juan Carlos Maeztu, informatikako ingeniaria da, eta Bideo-jokoak Diseinatu eta Sortzeko Karreraren koordinatzailea Creanavarra-n

Eneko Zubiaurre, Creanavarrako ikasle ohia da, eta CO-Founder eta CEO Moonatica Studios-en. Proiektu-zuzendaria.

Itzuli