Kultur ondareaz sentsibilizatzeko programarik garrantzitsuena da. Iaz, 30 herrialde atxiki ziren programara, 50.000 ekitaldi baino gehiago eskaini zituzten eta 20 milioi bisitari hurbildu ziren.
Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak asteburu batean egiten diren jardueren sorta bat da, ibilbideak, ibilaldi interpretatiboak, emanaldiak, bisitaldi gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak barne hartzen dituena, eta Foru Komunitateko ondare kulturalaren ondasun adierazgarrienak eta normalean ikusi ezin diren zenbait toki bisitatzea ahalbidetzen du.
Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak jardueren egitarau zabala koordinatu du, udalerri eta entitate kulturalen arabera antolatua dagoena. Europako ondare komuna du ardatz eta, besteak beste, Donejakue bidea, hilarri diskoideoak, monasterioak, erromanizazioa, hiri gotortuak, erromanikoa eta gotikoa, ardoaren kultura eta arte barrokoa.
Ondarearen Europako Jardunaldiak (OEJ) ondare kulturalaren inguruko sentsibilizazio programa bat dira, eta 1984an Frantzian egin zirenLes Journées Portes ouvertes des monuments historiques delakoan dute jatorria. 1991. urteaz geroztik izen horrekin egiten dira Europar Batasunaren eta Europako Kontseiluaren baterako ekimenez, eta gaur egun Europako Kultur Hitzarmenaren 50 estatu sinatzaileek garatzen dituzten Europako kultur ekitaldi parte hartzailerik handiena dira.
Bere izaera paneuroparrari esker, aberastasun kultural komunaren kontzientzia pizten eta inguratzen gaituen kultur aniztasunaren aitortza eta ulermena areagotzen laguntzen du. Era berean, OEJk gizartea kontzientziatu nahi du mehatxu berrien aurrean kultur ondarea babes dezan.