'Oinak hodeietan' Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren tokiko erakundeekin elkarlanean bultzatutako programa da.
Programa 2020an sortu zen, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak pandemiak eragindako krisiaren aurrean egindako lan-mahai sektorialen ondorioz, hainbat helbururekin: Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionalari laguntzea; lurraldean zehar kultura-programazioa dibertsifikatzea; antzerkirako, zirkorako, magiarako edo dantzarako espazio berriak aurkitzea; eta publikoak esperientzia kultural eta artistikoaz gozatzeko beste modu bat proposatzea.
Programak Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramaten ditu 200 eta 2000 biztanle arteko herrietara. Espazio ez-konbentzionalak dira, hala nola monasterioak, arkeologia-aztarnategiak, gazteluak, basoak eta ondare kultural eta natural handiko beste leku batzuk; hala, bai lekua bai proposamen artistikoak elkarren artean aberasten dira, eta ikusleak bien edertasunaz goza dezake esperientzia berean.