Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Navarra. Literatura [Nafarroa. Literatura]

Autor:

Carlos Mata Induráin


Laburpena:

Nafarroako literaturaren historiaren laburpena eskaintzen du liburuak, eta Nafarroako Foru Komunitateari buruzko gai bildumakoa da (Nafarroa, historia. Nafarroa, geografia. Nafarroa Etnografia); liburu bakoitzak gai bati buruzko dokumentuez hornitutako panorama orokorra eskaintzen du. Bildumaren helburua da irakurle multzo zabal eta aldi berean zorrotz baten eskura jartzea Nafarroaren errealitateari buruzko ikuspegi bat, testu arin eta zehatzekin, erakargarritasun grafiko handiko argitalpen batean.

Nafarroa. Literaturak azpimarratzen du idazle talde zabal batek eskaintzen duen ondare oparoa, eta haien garrantzia eta kalitatea, eta gonbitea egiten du irakurleak beren kabuz sar daitezen hemengo literaturaren lurraldean, Nafarroak historia literario joria izan baitu, garai desberdinetan eta hizkuntza desberdinetan; haietan aurki daitezke mugimendu artistiko eta eskola literario nagusien adierazleak, hasi Erdi Aroko “mester de juglaría” eta “mester de clerecía” haietatik, eta XX. mendeko abangoardietaraino. Garai bakoitzean, Nafarroan sortu edo finkatu diren idazleek beren garaiko literatura egin dute, meritu handiko ekarpenak eginez.


Jaitsi PDFa

Navarra. Literatura [Nafarroa. Literatura]