Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Navarra. Historia [Nafarroa. Historia]

Egilea:

Fermín Miranda García


Laburpena:

Nafarroaren historiaren laburpen orekatua da, Behe Paleolitikotik hasi eta gaurdaino iristen dena, zortzi ataletan: lurraldea, Hispanian sartzea, erresumaren oinarri politikoak eta Erdi Aroko gizartearen erroak, monarkia hispanikoa, Antzinako Erregimenaren tradizio soziala, egungo egituraketa politikoa eta tradiziotik modernitatera igarotzeko bidea.

Egilea Erdi Aroko gaietan aditua izaki, ez du ezkutatzen garai haren garrantzi handia, baina historia politikoa sobera nabarmendu beharrean, boterearen funtsak, gizarte klaseak, botere taldeak eta instituzioen sarea, eguneroko bizitzaren eraldaketak, minoria erlijiosoak eta etnikoak, tentsioak eta gerra zibilak, errealitate ekonomikoa eta Donejakue bidea bezalako gertaerak aztertzen ditu, hirien garapena ulertzeko ezinbestekoak baitira. Gainerako aldien trataerak irizpide berari jarraituz egiten du, leku gehiago eskainiz banaketa sozialari, gatazka belikoei, gorabehera ekonomikoei eta gertaeren atzeko arrazoiei.

Argitalpen txukuna da, eta gaia ulertzea errazteko irudi, eskema eta koadro genealogiko ugari eskaintzen ditu.


Jaitsi PDFa

Navarra. Historia [Nafarroa. Historia]