Gabriel Imbuluzqueta Alcasena
Nafarroa. Etnografia argitalpenak nafarren bizimodua osatzen zuten usadio, aztura eta instituzio sozialen ikuspegi orokor bat eskaintzen du, hainbat alderdi deskribatuz: etxea, auzoa, hizkuntza, erlijioa, familia, norbanakoa gizarteratzeko errituak sehaskatik hilobiraino, ekonomia tradizionala, artisautza, sendagintza, gastronomia eta mahaian egoteko ohiturak, festak, herri kirola eta jokoa, eta azkenik, herritarren iruditeria osatzen zuten alderdi mitikoak eta legendarioak, besteak beste, sorginkeria, Donejakue bidea eta gurtza ekitaldiak.
Liburuak oparo eskaintzen dituen irudietan inauteriak, prozesioak, jokoak, ohiturak eta Nafarroako herritarren kultur jarduerak ageri dira, gaur bizi diren moduan jasota. Batzuetan berreskuratutako tradizioak dira, berrosatuak eta, maiz, azken garaietan berpiztuak; beste batzuetan, berriz, hiriko gizarte industrialak erantsi dizkien eraldaketak sumatzen dira haietan, eta beste hainbatetan, azkenik, tradizio hondarrak edo ia betiko galdu diren ohituren adierazpenak dira.