Juan José Martinena Ruiz
Liburu honetan jaso nahi izan da Nafarroan dauden gaztelu, jauregi, dorre, harresi-barru eta gotorleku adierazgarrienen gida-inbentario bat. Horrenbestez, hitzaurre historiko baten ondoren, egileak ibilbide bat egin du, hobekien kontserbatu diren eraikinetan barna, bidean deskribatuz hogeita bost gaztelu, ehun jauregi, hogeita hamar dorre eta dorre-etxe, hamahiru harresi-barru, lau eliza gotortu eta XIX. mendeko bost gotorleku. Azterlan honetan albiste historiko batzuk jaso eta monumentuaren deskribapena egiten da, eta haiei eransten zaie, jauregien kasuan, leinuen aipamena, han bizi zirenei buruzko gertaerez eta pasadizoez hornituta. Testua osatzen da Erresumak garai batean izan zituen ia ehun gaztelu eta hirurehun jauregiren irudi ugarirekin.