Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako tokiko erakundeen artxiboak

Nafarroako toki erakundeek beren artxibo sistemak dituzte, eta, administrazio publikoak direnez, Nafarroako Artxibo Sistemaren parte dira.

Artxibo eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak bi kategoria bereizten ditu:

15.000 biztanletik gorako udal bakoitzak bere udal artxiboa izan beharko du, baita horren ardura duen goi mailako teknikari bat ere.

15.000 biztanletik beherako udalek artxibo sistema mankomunatzeko aukera izanen dute, beste udal zerbitzu batzuen modura.

Horiek guztiek arau eta prozedura batzuk aplikatu behar dituzte, beren jardunean sortu edo jasotzen dituzten dokumentuak sortu, kudeatu, antolatu, kontserbatu eta zabaltzeko tratamendu egokia bermatzeko ezartzen direnak.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak Nafarroako toki erakundeen artxiboen  gainean jarduteko plana garatzen du, bereziki 15.000 biztanletik behera duten udalei dagokienez.

Informazio gehiago.