Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Foru Komunitatean metal-detektagailua erabiltzeko kontsulta

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 101. artikuluaren arabera, arau-hauste astuntzat hartuko dira, besteak beste, hauek:

  • Jarduera arkeologiko baimendu gabeetan aritzea.
  • Material arkeologikoak bilatu edo berreskuratzeko, metal-detektagailuak edo bestelako detekzio-tresnak baimenik gabe erabiltzea.

Ezar daitezkeen zehapenak foru lege horren 104. artikuluan aipatzen dira.