Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Dantza Garaikidea DNA

DNA. Nafarroako Dantza Garaikidea da programa artistiko bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatua, Baluarte Fundazioarekin batera. Helburua du sustatzea dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak.

Edizio bakoitza jarduera programa batekin aurkezten da, sorkuntzatik hasi eta erakusketara arte, dantza presente jartzen duten hainbat ekintza garatuz.
gure lurraldeko profesional nafarra. Nafarroako Antzoki Sarearen espazioen bitartez dantza, lurraldea eta publikoak batzen ditugu.

Egoitzak eta erakustaldiak bitartekaritza-ekintzen bidez osatzen dira, egiten diren herrietako publikoekin, dantza garaikidearen ezagutzara hurbiltzeko eta arte-diziplina horretarako ingurune positibo bat bultzatzeko. Bestalde, Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko helburua komunean duten proiektu eta entitateekin lankidetzan aritzearen alde egiten jarraitzen dugu, norabide horretan ahaleginak batuz.

Informazio gehiago