Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Bideo-jokoen eta Sorkuntza Digitalaren I. Jardunaldiak

Antolatzailea

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia (Nafarroako Gobernua)

Jardunaldien egoitza

Uharteko Arte Garaikide Zentroa

Hartzaileak

Bideo-joko narratiboaren eta sorkuntza digitalaren eremuan interesa duten profesionalak, ikasleak eta artistak.

Formatua

Presentziala. Doakoa, aldez aurretik izena emanda. Streaming bidez transmitituko da.

Jardunaldien aurkezpena

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Bideo-jokoei eta Sorkuntza Digitalari buruzko I. Jardunaldiak antolatu ditu, urriaren 21ean eta 22an, Uharte Zentroan. Jardunaldiek bi helburu dituzte: sektore horrek Foru Komunitatean duen egoera aztertzea eta profesionalen eta sortzaileen arteko topaketak sustatzea.

Programan esperientzia handia duten hizlariek parte hartuko dute. Hausnarketa egitera gonbidatu ditugu bideo-jokoen eta sorkuntza digitalaren egungo egoerari eta etorkizunari buruz. Gainera, Nafarroako hainbat enpresa eta erakundek aukera izango dute beren proiektuak erakusteko.

Jardunaldien laburpen bideoa

Programa

2021eko urriaren 21a, osteguna

Jardunaldiaren streaming-era sartu

16:00 Jardunaldien aurkezpena
16:15 Manuel González (TVEko The ZoomNet programaren arduraduna)
Indiea mainstream egin zenean
17:30 Pablo de la Nuez (Raiser Games-en zuzendari nagusia)
Bideo-jokoaren industriaren errealitatea Espainian: nola finantzatu, argitaratu eta merkaturatu zure jokoa arrakastaz.
18:15 Emanuele Carisio (DEV-Bideo-jokoak Garatzeko Espainiako elkarteko idazkari teknikoa)
Bideo-jokoak eta lurraldeak: apustu irabazlea
18:45 Proiektuen aurkezpena
  • Nexxyo Labs-eko Javier Larumbek Outer Ring aurkeztuko du
  • Cokoon Games Lab-eko Javier Pérez Estarriagak Tzuki’s Plan B aurkeztuko du
  • Lorena Aresek, Uxue Azkonak eta Carlos F. de Vigok Emotional Films - Emotional Art proiektua aurkeztuko dute. Partzuergo bat sortu da proiekturako, honako hauekin: Platypus & Ms. Wombat nafar estudioak , Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), ADITECH fundazioa eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ)

2021eko urriaren 22a, ostirala

Jardunaldiaren streaming-era sartu

16:00 José Luis Farias (Weird eta Next Lab-eko zuzendaria)
Bideo-jokoak, teknologia eta animazioa
16:45 Arantza Mariskal (Medialab Tabakalera-ren arduraduna)
Bideo-jokoa Tabakaleran: Jolasean-dik T-Game-ra
17:30 Proiektuen aurkezpena
18:45

Mahai-ingurua: Nola bultzatu bideo-jokoaren industria Nafarroan.

Parte-hartzaileak: