Deialdi honen xedea da arte eszenikoetako eta musikako zuzeneko ikuskizunak ekoizteko proiektuetarako laguntzak arautzea, kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria, sustatzeko asmoz. Laguntzapeko proiektuak Nafarroan ekoitziak eta/edo estreinatuak izan beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek eginak.
Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko eta ikusleentzat interesa duen eta kalitatezkoa, anizkoitza eta berritzailea den arte eskaintzari laguntzeko.
Arte eszeniko eta musikaletako enpresak eta profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia (ARTEM EX-PORTA). Oinarri arautzaileak.
Deialdiaren xedea laguntza ekonomikoak eta laguntza-neurriak arautzea da, bai Arte Eszenikoen eta Musikalen eremuko Nafarroako hirugarren kultura-sektoreko entitate garrantzitsuen kultura-egiturei eusteko, bai etengabe gauzatzen dituzten kultura-jardueren eta -proiektuen programa integralerako.
Deialdiaren xedea da arautzea nola eman dirulaguntzak arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektore kulturaleko entitateei, jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzen badituzte Nafarroako kultur ondareari eta gizarte ehunari eusteko, kalitatezko arte eskaintza askotariko eta inklusibo bat emateko, gizartearen eta lurraldearen gaineko alderdiak kontuan hartzen dituena, eta, batez ere, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzen laguntzeko.