Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MIGRAVIT. Erdi Aroko printzearen heriotza

2020/01/24 - 2020/05/03

Nafarroako Artxiboak astelehen honetan zabaldu du “Migravit: Erdi Aroko printzearen heriotza” erakusketan.

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak ‘Migravit: Erdi Aroko printzearen heriotza” izeneko erakusketa jarriko du ikusgai astelehen honetatik aurrera. Erakusketa horren helburua da, ikuspegi anitz eta osagarrietatik, heriotzaren prozesua eta horrek Erdi Aroko gizarteko elite gidariengan dituen ondorioak ezagutaraztea, printzearen izenpean. Lagina osatzen duten piezen artean, Nafarroako Karlos ii.a erregearen bihotza, Uxueko Santa Mariatik datorrena, eta heriotzarekin lotutako Erdi Aroko dokumentazioa nabarmentzen dira.

Online eskuragarri

Migravit. Printzeren heriotza Erdi Aroan izeneko erakusketak ateak itxiko ditu Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, baina erabilgarri izaten jarraituko du online moduan. Edukiez gozatu erakusketaren zati adierazgarrienak zeharkatuz, hala nola, Karlos II.aren bihotza duen kutxa edo Karlos III.a semearen eta Nafarroako Blanca bilobaren testamentuak.